Nor garen. Identifikazio datuak

Web orri hau (www.vhlsendabide.eus) Sendabide, Euskadiko Von Hippel-Lindau VHL Elkartearen (aurrerantzean Sendabide Elkartea) jabetzakoa da. (NIF:G75207894). Eusko Jaurlaritzaren justizia, lan eta gizarte segurantza sailari atxikitako elkarteen erroldan inskribaturik dago, 2018ko irailaren 21ko datarekin, AS/G/21915/2018 errolda-zenbakia duelarik. Haren sozietate helbidea: Markole 10, 4. C, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa eta posta elektronikoaren helbidea: sendabidevhl@gmail.com. Domeinuaren izena Sendabide Elkartearen jabetzakoa da.

 

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

www.vhlsendabide.eus web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Sendabide Elkartearen fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bazkide edo lagunak Sendabide Elkartearen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Sendabide Elkartea ez den hirugarrenei utziko. Sendabide Elkarteak datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoak eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak jasotzen duenaren arabera. Horretarako, Sendabide Elkartera jo beharko du (Markole 10, 4. C, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa), edota helbide elektroniko honetara: sendabidevhl@gmail.com.

 

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.vhlsendabide.eus gunearen bidez erabiltzaileak bazkide, lagun edo bolondres izateko datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.

Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

www.vhlsendabide.eus -ek ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Sendabide Elkartea ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.

Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Sendabide Elkartearekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: sendabidevhl@gmail.com.

Edukien erabilera

Web gune honetako eduki guztiak “Creative Commons” lizentziapean daude. Horrek esan nahi du edukiak modu askean kopiatu, banatu eta komunikatu ditzakezula honako baldintza hauen betez:

  • Aintzatespena. “Iturria: Sendabide Elkartearen webgunea” aipatuz erabili ahal izango da gure webgunearen edukia.
  • Ez komertziala. Ezin da obra hau helburu komertzialetarako erabili.
  • Lizentzia berarekin partekatzea. Gure edukia aldatu edo eraldatzen bada, edo eduki eratorri bat sortzen bada, sortutako edukia lizentzia berdinarekin bakarrik banatu ahal izango da.

Elaborazioa:

Edukiak, antolaketa eta esteken aukeraketa Sendabide Elkarteak hautatu eta koordinatu ditu.

Diseinua, egitura eta programazioa AZK enpresak egin ditu.