GURE

IKERKETA

BIDEAN

AURRERA EGITEKO

Mundu mailan lehen aldiz gure gaitza modu sistemikoan sendatzen saiatuko den terapia genikoa ikertzeko proiektu bat sortu da Euskal Herrian. Terapia genikoa ikertuko duen proiektua, hasieran Sendabidek sustatuta, Euskal Herriko hainbat ikerketa-zentroren artean ari da garatzen. Sendabidek lortzen dituen diru-baliabide guztiak ikerketa hori finantzatzeko erabiltzen dira. 2024, 2025 eta 2026rako finantzazio-hitzarmena sinatu dugu Bizkaiko CIC-Biogune zentroarekin, Nafarroako CIMA zentroarekin eta Espainiako VHL Aliantzarekin lankidetzan.

NOLA LAGUNDU?

··· Ikerketa-proiektuaren bideoa ···

··· Proiektuaren ezaugarriak ···

Proiektua diziplina-artekoa eta erakunde-artekoa da. Euskal Herriko hainbat osasun-erakunde eta ikerketa zentrotako pertsonek talde bat osatu zuten Sendabiderekin batera, eta denen artean diseinatu eta bultzatutako proiektua da.

Proiektuan engaiatu diren pertsonak erakunde hauetakoak dira: Bizkaiko CIC-Biogune, Nafarroako CIMA, BioDonostia, EHU, Donostiako Onkologikoa eta Sendabide.

Mundu osoan VHLren ikerketan eta terapia genikoan puntakoak diren pertsonekin aholku-batzorde bat sortu da, eta proiektuaren enfokea eta bideragarritasuna zorrotz kontrastatuta jarri da martxan.

··· Nola doa proiektua? ···

    2022an eta 2023an lehen fasea garatu da: bektore biralak ekoiztea. Lan hori, nagusiki, CIMA zentroan egin da, CIC-Bioguneren lankidetzarekin. 2024an bigarren faseari heldu zaio: bektore biralak zelula eta modeloetan probatzen hastea. Bigarren fasea erabat CIC-Biogunek hartuko du bere gain, horretarako berariaz ikerlari doktore bat kontratatuta. Hiru urteko fasea da, 2024tik 2026ra.